Nire Bezero Gunea – Lege-informazioa

SARTU ETA ERABILTZEKO LEGEZKO BALDINTZAK

Nor gara

IBERDROLA CLIENTES, S.A.U., Iberdrola Taldeko konpainiak, egoitza soziala Bilbon du (Bizkaian), Euskadi Plaza 5, eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 5448 liburukian, 19. folioan, BI 63981 orrian, 1. inskripzioan, A-95758389 IFKrekin. Halaber, Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusiaren baimena du energia elektrikoa eta gas naturala merkaturatzeko.

IBERDROLA Comercialización de Último Recurso, S.A.U., Iberdrola Taldeko konpainiak, egoitza soziala Bilbon du (Bizkaian), Euskadi Plaza 5, eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 5015 liburukian, 19. folioan, BI-53822 orrian, 1. inskripzioan, A-9554630 IFKrekin. Halaber, Merkatuko Banatzaile, Merkaturatzaile eta Kontsumitzaile Zuzenen Erregistro Administratiboan inskribatuta ere ageri da, azken baliabideko horniduraren merkaturatzerako, energia elektriko eta gas naturalaren sektoreetan, R2-329 identifikazio-zenbakiaz.

Ereduzko kodeak

Autocontrol (Merkataritza Komunikazioa Autorregulatzeko Elkartea) elkarteko kide da Iberdrola, eta aipatu elkarte horrek onartutako Publizitateko Jokabide Kodeari eta Merkataritza Elektronikoaren eta Publizitate Interaktiboaren Kode Etikoari atxikita dago. Kode horiek edonoren eskura daude bere webgunean, www.autocontrol.es helbidean.

Era berean, Korporazio Gobernuaren eta Jokabide Kode Profesionalaren barneko arauen menpe daude Iberdrola eta haren langileak. Arau horiek guztiak eta eurak betetzeari buruzko informazio guztia erabiltzaileen eskura daude, www.iberdrola.es webgunean.

Sartzeko eta erabiltzeko baldintza orokorrak, Datuak segurtasuna eta babesa ...

Sartzeko eta erabiltzeko baldintza orokorrak

Iberdrolak www.iberdrola.es webgunearen sarbidea eskaintzen du, baldin eta jarraian deskribatutako erabilera-baldintzak betetzen badira:

Sarbidea eta erabiltzaileak

ERABILTZAILE izaera esleitzen zaio www.iberdrola.es webgunera sartzen den orori. ERABILTZAILEak, halaber,  ERABILERA-BALDINTZA guztiak eta baldintzarik gabe onartzen dituela adierazten du espresuki. Eta, horrek ez die kalterik eragingo, ERABILTZAILEak eskainitako ondasunen bat edo zerbitzuren bat kontratatuz gero, hari aplika dakizkiokeen baldintza partikularrei.

Atariak eskainitako zerbitzua doakoa da. Edonola ere, Iberdrolak hainbat zerbitzurako sarbidea baldintzatzeko eskubidea beretzako gordetzen du. Aipatu zerbitzuetara sartzeko, ERABILTZAILEak, aldez aurretik, izena eman beharko du. Horretarako, ERABILTZAILE ERREGISTRATU gisa izena eman nahi duenaren eskura dauden Erabiltzaile gisa izena emateko formularioa bete beharko da.

ERABILTZAILEak ERABILTZAILE ERREGISTRATU gisa izena eman behar duenean edo zerbitzu jakin batera sartzeko datu pertsonalak eman behar dituenean, izaera pertsonaleko datuen Segurtasunari eta Babesari buruzko kapituluan ezarritako moduan jaso eta tratatutako dira ERABILTZAILEek emandako datu pertsonalak.

Aldaketak

Webgunearen zerbitzua hobetze aldera, Iberdrolak eskubidea gordetzen du webgunearen aurkezpena, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak eta edukiak aldatzeko, zabaltzeko edo behin-behinean eteteko. Edonoiz, aldebakarretik eta ERABILTZAILEari aldez aurretik jakinarazi gabe egin dezake hori guztia.

Halaber, eskubidea gordetzen du erabilera-baldintza hauek edonoiz aldatzeko. Baita www.iberdrola.es webguneko beste edozein baldintza partikular ere.

Erabilerraztasuna

Iberdrolak lehentasuna eman dio gure Konpainiaren webguneko orrialdeetan nabigatzeko inolako sarbide-zailtasunik ez izateari, pertsonen minusbaliotasuna, adina edo erabilitako teknologia edozein izanik ere.

Helburu hori dela eta, W3C (World Wide Web) partzuergoak zehaztutako 2.0 Web Edukiarentzako  Erabilerraztasun Jarraibideak betetzean oinarritu da Iberdrolaren webgunearen garapena. Halaxe ziurtatu du Technosite enpresak, ONCE fundazioaren enpresak. www.iberdrola.es atariaren erabilerraztasun-irizpideei buruz informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, atariko Erabilerraztasuna atalean kontsulta dezakezu.

Edukia

Iberdrolak bermatzen du www.iberdrola.es helbidean eskaintzen diren eduki eta zerbitzu guztiek, eta bere bezeroei eskainitako eduki eta zerbitzu guztiek zehatzago, pertsonen duintasunaren printzipioa errespetatzen dutela, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik, nazionalitatearengatik, minusbaliotasunagatik edo beste edozein egoera pertsonalagatik edo sozialagatik ez diskriminatzearen printzipioa eta gazteak eta haurrak babesteko printzipioa.

Erabilera-baldintzak

ERABILTZAILEak hitzematen du www.iberdrola.es helbidean eskainitako edukiak eta zerbitzuak ondo erabiliko dituela eta ez dituela legez kontrako jarduerak egiteko edo ordena publikoaren, defentsa nazionalaren edo osasun publikoaren kontrako jarduerak egiteko erabiliko. Edukiak eta zerbitzuak erabiltzean, aurreko paragrafoan adierazitako printzipioak errespetatu behar ditu ERABILTZAILEak.

ERABILTZAILEak espresuki baimena du webguneko edozein informazio ikusteko eta beren sistema informatikoetan erreprodukzio pribatuak egiteko. Betiere, aipatu eduki eta erreprodukzio horiek berak bakarrik erabiltzen baditu eta ez badizkie hirugarrenei ematen.

Jabetza intelektuala eta industriala

Iberdrola da honako hauen titularra: www.iberdrola.es web-orrialdeetako edukien jabetza intelektualaren eta industrialaren baimenena, webgunearen diseinu grafikoarena eta kode informatikoena, merkataritza-izenena, marka eta zeinu bereizgarriena. Baldin eta horiek beste titular bat dutela zehazten ez bada.

Titularrek espresuki hala baimendu ez badute,  Legeak babestutako jabetza intelektualaren eta industrialaren baimenak haustea dakar eduki horiek erreproduzitzeak, banatzeak, merkaturatzeak edo aldatzeak.

ERABILTZAILEak baimen horiek hautsiz gero, Iberdrolak dagozkion ekintza administratibo, zibil edo penal guztiak erabil ditzake.

Bermeak eta erantzukizunak baztertzea

ERABILTZAILEaren erantzukizuna da, soil-soilik, www.iberdrola.es webguneko orrialdeetara sartzea eta eurak erabiltzea.

Iberdrola ez da erantzule egiten berak egin gabeko eta hirugarren baten informazio-iturrietatik ateratako informazio edo edukien zehaztasunaz, egiazkotasunaz eta jadanekotasunaz. Horri dagokionez, Iberdrolak honako hauen aurrean soilik erantzungo du: Iberdrolaren berezko zerbitzuen aurrean; zerbitzu horietatik zuzenean sortutakoen aurrean eta Iberdrolaren Copyrightarekin, Iberdrolaren marka edo jabetzea intelektual edo industrial gisa identifikatutako edukien aurrean.

Iberdrolak ez du bermatzen eta ez da erantzule egiten egoera hauen ondorioz sortutako edonolako kalte-galeragatik:

  1. www.iberdrola.es helbidearen funtzionamendua eteteagatik eta webguneak gaizki funtzionatzeagatik.
  2. ERABILTZAILEak nahi eta espero dituen emaitzak eskuratzeko, www.iberdrola.es helbidean eskaintzen diren zerbitzuen eta edukien erabilgarritasun, egokitasun eta baliozkotasun ezagatik.
  3. ERABILTZAILEaren ordengailuan birusak edo programak izateagatik edo, www.iberdrola.es helbidearen bidez, hirugarrenek eskainitako zerbitzuetan birusak egoteagatik.
  4. ERABILTZAILEek webgunean zein sarbide- eta erabilera-mota, baldintza, ezaugarri dituzten eta hango informazioen eta zerbitzuen berri baimendu gabeko hirugarrenek jakiteagatik.
  5. Arduragabekeriagatik, negozioaren galtzeagatik, arrazoia galtzeagatik, onurak galtzeagatik, datuak galtzeagatik sortutako zuzeneko edo bigarren mailako kalteengatik edo kalte bereziengatik edo webgunera sartzeagatik edo hura erabiltzeagatik sortutako kalteengatik edo antzeko kalteengatik.

 

"Cookie"n erabilera

www.iberdrola.es web guneak bere eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditu, bere web guneetatik errazago nabigatu ahal izateko eta ERABILTZAILEEI eskainitako zerbitzuetan eraginkortasun eta pertsonalizazio maila altuagoa lortzeko. Horien erabilerari buruzko informazio gehiago jasotzeko, kontsultatu IBERDROLAren cookie politika atala.

Ingeles eta euskararako itzulpena

Webgune honetan ingeleseratutako eta euskaratutako informazio eta dokumentazio guztiak informatzeko asmoa besterik ez du. Euskarazko bertsioaren eta gaztelaniazko bertsioaren artean alderik balego, azken hizkuntza horretan adierazitakoa gailenduko da.

Eskumena eta legeria aplikagarria

Espainiako legerian zehaztutakoaren arabera zuzenduko dira Erabilera Baldintza hauek.

Erabilera Baldintza hauek edo webguneko edukia interpretatzeko edo aplikatzeko unean alderik edo eztabaidarik sortuz gero, eskuarki, Iberdrola eta ERABILTZAILEa ERABILTZAILEaren bizilekuko Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren menpe jarriko dira, izan dezaketen edozein eskumenei uko eginda. ERABILTZAILEak egoitza Espainiatik kanpo izango balu, Iberdrola eta ERABILTZAILEA Bilboko Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren menpe jarriko dira, izan dezakeen beste edozein eskumenei uko eginda.

 

                                                                             © 2016 Iberdrola Clientes, S.A.U. Eskubide guztiak gordeta.

Datuak segurtasuna eta babesa

Erabiltzaile erregistratu gisa zerbitzuetan izena ematea

Zerbitzu jakin batzuetara sartzeko, beharrezkoa izango da www.iberdrola.es webguneko ERABILTZAILE ERREGISTRATU gisa izena ematea. Izena emateko formularioa betetzeko datuak libre eta borondatez emango dira; beraz, datuak benetakoak eta errealitatearekin bat datozenak izan beharko dute.

Arduraz jokatzeko eta bere erabiltzaile-izena eta pasahitza hirugarrenen eskura ez jartzeko konpromisoa hartuko du ERABILTZAILEak. Halaber, hitzemango du IBERDROLAri, albait arinen, jakinaraziko diola datu horiek lapurtzen badizkiote, galtzen baditu edo hirugarrenek horiek eskuratzeko bestelako arriskurik badago.

ERABILTZAILE ERREGISTRATU gisa izena emanez gero, ERABILTZAILEak baimena ematen du bere datu pertsonalak eta/edo emandako beste edozein datu modu automatizatuan edo eskuz erabiltzeko.

Pribatutasun-politika

Espainian indarrean dagoen legeria betez babesten ditugu Nire Bezero Gunea ERABILTZAILE gisa emandako datu pertsonalak.

IBERDROLA CLIENTES, S.A.U-n eta IBERDROLA Comercialización de Último Recurso, S.A.U., IBERDROLAko konpainiak direnez, une oro gure zaintzapean diren datu guztien segurtasun eta konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartzen ditugu.

IBERDROLA CLIENTES, S.A.U-n eta IBERDROLA Comercialización de Último Recurso, S.A.U.-k kontratatutako zerbitzuen gestioa erratzen dute  www.iberdrola.es webgunean, Bezeroaren Bulego Birtualaren bidez. Emandako datuak, dagokion moduan, A95554630 IFK-dun IBERDROLA CLIENTES, S.A.U-n. edo A950755586 IFK-dun IBERDROLA Comercialización de Último Recurso, S.A.U.-ren fitxategietara gehituko dira eskaerak kudeatzeko helburuaz; biek ere hauxe dute helbidea: Euskadi Plaza, 5, 48011 Bilbo.

Eskaera beste pertsona fisiko baten izenean egiten denean eta eskaeran haren datu pertsonalak idatzi behar direnean, pertsona fisiko hark datuak eman aurretik, klausula honetako edukiaren berri eman behar die ERABILTZAILEak eta haren onespena lortu behar du, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoko 5.4. artikuluan zehaztutakoa betez.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan (15/1999 LO) ezarritakoaren arabera, edozein unetan erabil ditzakezu zure datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, horien aurka egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak. Idatziz zuzendu behar duzu Bezeroaren Bulegora (Apartado de Correos nº 1732, 28080 Madrid); bestela, Oficina_cliente_DICOM@Iberdrola.es  helbide elektronikora idatz dezakezu. Bi kasuetan, zure kontratuaren datuak, zu identifikatzeko datuak eta helbidea adierazi eta zure nortasuna ziurtatzen duen baliozko dokumentua gehitu behar duzu.

Gainera, Bezeroaren Bulego Birtualak aukera eskaintzen dizu argindarraren eta gasaren hornikuntzari buruzko informazioa eta eskaintzak eskatzeko. Ez hori bakarrik, baita IBERDROLA CLIENTES, S.A.U-n eta IBERDROLA Comercialización de Último Recurso, S.A.U. enpresek merkaturatutako beste produktu eta zerbitzu batzuen eskaintzak eskatzeko ere. Bulegoaren Bezero Birtualaren bidez emandako datuak aurreko enpresen dagozkion fitxategian sartuko dira. Modu segmentatuan eta pertsonalizatuan, IBERDROLA CLIENTES, S.A.U-n eta IBERDROLA Comercialización de Último Recurso, S.A.U. enpresek berek edo hirugarrenek eskainitako produktuen eta zerbitzuen berri emateko. Horrek guztiak ez du esan nahi zure datu pertsonalak beste erakunde batzuei emango zaizkienik. Energiaren, telekomunikazioen, finantzen, etxearen eta aisialdiaren alorreko produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa jaso ahal izango da.

Iberdrolaren eskaintzei buruzko merkataritza-informaziorik jaso nahi ez baduzu, goian aipatu helbideetan adieraz dezakezu. Zure erabakia edozein unetan eta modu berean baliogabetu dezakezu.

Bezeroekin eta erabiltzaileekin komunikatzeko bitarteko elektronikoak erabiltzeko onespena

Gure bezeroei zuzentzen dizkiegun merkataritza-komunikazio guztiek indarrean dagoen legeria betetzen dutela bermatu nahi dugu Iberdrolan.

Hori dela eta, 34/2002 Legea, Informazio Gizarteko eta M9/2014 Legea, 2014ko maiatzaren 9koa, Telekomunikazioei buruzkoa, Telekomunikazioen Lege Orokorra, betez, jakinarazten dizugu, datuak emateko unean ERABILTZAILEAK berariaz hala adierazi badu, Iberdrolak bere edo hirugarrenen produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa bidal diezazukeela bitarteko elektronikoen bitartez. Produktuen eta zerbitzuen izaera askotarikoa izan daiteke: energiari –ala ez–, etxeari, aisialdiari, telekomunikazioei edo zerbitzu finantzarioei buruzkoa.

Onespen hori edonoiz baliogabetu daiteke Lssi@Iberdrola.es helbidean edo jasotako merkataritza-komunikazioetan horretarako gaitutako estekaren bidez.

Segurtasun-neurriak

Transakzio-orrialdeen sarbidea ingurune seguruan egiten da. Orrialde horien bidez, Iberdrolaren produktuak edo zerbitzuak kontratatzen ditu www.iberdrola.es webguneko ERABILTZAILEak. Gure Konpainiaren webgunean zaudela ziurtatzeko, goiko egoera-lerroan Iberdrola hitza ageri dela egiaztatu daiteke. Era berean, ingurune seguruan zaudela ziurta daiteke, propietateetan ageri den “url” helbidearen bitartez (saguaren eskuineko botoia sakatuta). Aipatu “url” helbide hori “https”  hizkiekin hasten da eta “s” hizkiak adierazten du eskainitako edukiak zerbitzari seguru batetik datozela.

Estekak

Hirugarrenen jabetzakoak diren webguneetarako edo edukietarako estekak ageri dira www.iberdrola.es webguneko orrialdeetan. Informazioa osatzeko aukera eskaini nahi zaio ERABILTZAILEari esteka horien bitartez. Iberdrola ez da inongo kasutan erantzule egingo aipatu esteka horietan sartzeagatik ERABILTZAILEak paira ditzakeen ondorioengatik.

ERABILTZAILEak, eta oro har edozein pertsona fisikok edo juridikok, bere webgunearen eta www.iberdrola.es webgunearen artean edozein gailu tekniko jarri nahi izanez gero, aldez aurretik, Iberdrolaren baimena lortu beharko du idatziz. Esteka ezartzeak ez du esan nahi inongo kasutan Iberdrolaren eta estekatu den webguneko jabearen artean harremanik dagoenik. Ezta Iberdrolak eduki edo zerbitzu horiek onartzen edo baimentzen dituenik ere.

 

                                                                          © 2016 Iberdrola Clientes, S.A.U. Eskubide guztiak gordeta.

Fakturazio elektronikoaren baldintza orokorrak

Baldintza Orokor hauek Bilbon, Euskadi Plaza 5ean helbidea duen Iberdrola eta Nire Bezero Gunea (NBG) bezeroen arteko kontratuzko harremana arautzen dute, Iberdrolaren NBG Fakturazio Elektronikoan izena eman badute. Erabiltzaileak fakturazio elektroniko zerbitzu honetan izena emateko urrats guztiak betetzeak berekin dakar berariz, guztiz eta salbuespenik gabe Iberdrolaren NBG Fakturazio Elektroniko zerbitzuan izena emateko Baldintza Orokor hauetara guztietara atxikitzea. Iberdrolak www.iberdrola.es web gunean argitaratuko ditu.

LEHENA. XEDEA

Baldintza Orokor hauen xedea da Iberdrolaren NBG Fakturazio Elektrikoa eskaintzea da,  Iberdrolaren NBG erabiltzaile diren bezeroen alde. Zerbitzu honetan izena emateak berekin ekarriko du izen-ematea indarrean sartzen den egunetik, bezeroak bere faktura postontzian paper euskarrian jasotzeari utziko diola, honako xedapenetan ezartzen den moduan.   

BIGARRENA. ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK

2.1. Bezeroak bere borondatez eta doan eman ahalko du alta Iberdrolaren NBGren Fakturazio Elektronikoko Zerbitzuan (bezero partikular guztientzat eskatzen da, besterik adierazi ezean).

2.2. Iberdrolak emandako zerbitzu ezberdinengatik jaulkitako fakturak NBG kargatuko dira www.iberdrola.es web gunean, formatu optikoan (PDF). Hortaz, bezeroak Internet bidez bistaratu ahal izango ditu, faktura horiek paper euskarrian etxera bidaltzekotan izango luketen formatu berdinean.

2.3. Zerbitzu honetan izena ematen duten bezeroek etxean ohiko faktura inprimatua jasotzeari utziko diote, baina beti ere haren kopia eskatzeko modua izango dute, paper euskarrian, bai NBG bitartez, baita www.iberdrola.es web gunean ere, edo Iberdrolak bezeroen eskura jartzen dituen kanalen bitartez (Bezeroaren Telefonoa, 900 225 235). Kopia hori posta arrunt bidez igorriko zaie.

2.4. Zerbitzu honek, pantailan faktura eta detailea pantailan ikusteaz gainera, erabiltzailearen ordenagailu pertsonalera deskargatzeko modua ere ematen du. Modu horretan lortutako faktura elektronikoak sinadura elektroniko baten erabilera du oinarri; horrek jatorriaren benetakotasuna eta edukiaren osotasuna bermatzeko modua ematen du, HAC/962/2007 AGINDUAN ezartzen diren terminoetan (2007ko apirilaren 14ko EAO). Zentzu honetan gogorarazi nahi dizugu, aipatu Aginduaren lehen xedapen gehigarrian ezartzen dela “Egiaztapen administratiboak egitea errazteko, Agindu honetan arautzen diren dokumentuei dagokienez, zerga-arautik eratortzen diren epean gorde beharko direla datuak euskarri informatikoan, sortzerakoan erabilitakoak ez diren beste sistema informatikoren batean irakurri eta tratatuak izateko moduan”. Iberdrolak 2CA(x.509.v3) klaseko egiaztagiri elektronikoa lortu du, FNMT-k jaulkia Estatuko Zerga Agentziaren bitartez, bere fakturetan sinadura elektroniko aurreratua txertatzeko modua ematen diona.”

Agentziaren bitartez, bere fakturetan sinadura elektroniko aurreratua txertatzeko modua ematen diona.

2.5. Iberdrolaren NBG Fakturazio Elektroniko zerbitzua izena eman duten bezeroei kontratatu dituzten zerbitzu ezberdinetako fakturak Iberdrolaren NBG www.iberdrola.es helbidean kontsultatuak izateko eskura direla jakinaraziko dien posta elektroniko bidez mezuak bidaltzeko sistema baten bitartez ezarriko da.

2.6. Edonola ere, zerbitzuaren erabiltzailearen ardura izango da Iberdrolari jakinarazpenak jaso nahi dituen posta elektroniko helbidearen edozein aldaketa jakinaraztea. Erabiltzaileak abisu hau jasoko ez balu, bai Iberdrolari emandako posta elektroniko helbidearen erroreagatik, baita beste edozein arrazoi dela medio, horrek ez du berekin ekarriko  Iberdrolaren NBG Fakturazio Elektroniko zerbitzua emateari uztea, behin erabiltzaileak izena eman badu eta gero eskaera horretan atzera egin ez badu.

HIRUGARRENA.- ZERBITZUAN IZENA EMATEA

3.1. Zerbitzu honetako alta  Iberdrolaren NBG bitartez egingo da (www.iberdrola.es); bertan, behin erabiltzailea kautotuta, bere klabe eta pasahitz pertsonal eta sekretuaz, Fakturazio Elektroniko zerbitzua kontratatu ahal izango da, Baldintza Orokor hauen arabera.

3.2. Erabiltzailea zenbait kontraturen titularra denean edo Iberdrolak emandako zerbitzu ezberdinak kokntratatuta dituenean, faktura ezberdinak sortzen dituztenak, Fakturazio Elektroniko zerbitzuaren alta Bezeroak IFK berdin batean diren NBG hautatutako kontratu-multzoari aplikatuko zaio. Alta honek bezeroari paper euskarrian jaulki eta bidaltzen zaion fakturaren parteari bakarrik eragingo dio.

LAUGARRENA.- INDARREAN SARTZEA

4.1. Erabiltzaileak Iberdrolaren NBG Fakturazio Elektroniko zerbitzuan izena emateko baimena ematen duela ulertuko da web gune honetako behar bezala osatutako galdetegiarekin batera bere onespena bidaltzen duen unetik bertatik. Une horretatik, erabiltzaileak onetsi egiten du, eta osotasunean atxiki, testu honetan ezartzen diren Baldintza Orokor guztiei.

BOSGARRENA.- IBERDROLAREN KONPROMISOAK

5.1. Iberdrolak konpromiso hauek hartzen ditu  Iberdrolaren NBG Fakturazio Elektroniko zerbitzuan izena ematen duen bezeroarekiko ezartzen duen harremanean.

5.1.a). Iberdrolaren NBG bitartez, zerbitzuan izena eman duten erabiltzaileek emandako helbideetara posta elektronikoak bidaltzen sistema bat abian jarriko du.

Zerbitzu honetako erabiltzaileek jasoko duten mezuak, bere faktura, dagozkion xehetasunekin,  Iberdrolaren NBG eskura direla jakinaraziko die www.iberdrola.es helbidean, bistaratua izateko eta, hala badagokio, etxean inprimatu ahal izateko.

5.1.b). Sistema informatikoek bidalitako posta elektronikoren bat ez dela behar bezala jaso antzemango balute, posta hori berriro bidaliko litzaioke. Edonola ere, Iberdrolaren NBG Fakturazio Elektronikoan kontsulta egiteko aukera, www.iberdrola.es web gunearen bitartez, ez dago jakinarazpen-mezua bidali eta jasotzeari lotuta; honek informatzeko izaera bakarrik izango du, eta bezeroaren ardura izango da bere posta elektroniko helbidea behar bezala eguneratzea.

5.2. Iberdrolak kontsulta honen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du, izan ere:

5.2.a). Posta elektroniko bidezko jakinarazpen-mezuak ez du batere informaziorik ekarriko fakturaren inguruan, jaulkipen-egunaz eta kontratua identifikatzen duen erreferentzia-kontratuaz beste. 

5.2.b). Bezeroak Iberdrolaren NBG kontsultara sartzean, www.iberdrola.es web gunean, kautotzea eskatuko zaio, bere erabiltzaile-klabea eta pasahitza baliozkotuz, bezero bakoitzarentzako bakarrak izango baitira, eta erabiltzaileei konfidentzialtasunez jakinaraziak.

5.2.c). Gainera, bezeroak une oro bere sarbide-klabeak aldatzeko aukera izango du, Iberdrolaren NBG eskaintzen duen funtzionaltasunaren bitartez.

SEIGARRENA.- BEZEROAREN KONPROMISOAK

6.1. Bezeroak honako konpromiso hauek hartzen ditu Iberdrolaren NBG Fakturazio Elektroniko zerbitzuan izena ematean:

6.1.a). Galdetegiak eta horien eremuak behar bezala, egiaz eta zehatz betetzea,  Iberdrolaren www.iberdrola.es NBG hartara ezartzen dituen jarraibideen arabera.

6.1.b). Iberdrola www.iberdrola.es NBG ezartzen dituen prozeduren bitartez behar bezala jakinaraztea jakinarazpenetarako posta elektroniko helbidean edo helbideetan eman daitezkeen aldaketak.

6.1.c). Galdetegiko eremu guztiak betetzea, aurkakorik ezarri ezean. Kontrako kasuan, Iberdrolak ez du bermatuko  Iberdrolaren NBG bitartez eskaintzen dituen zerbitzu guztiak ematea bermatuko, bereziki posta elektroniko helbidera jakinarazpenak bidaltzeko konpromisoa, hura behar bezala eman ez bada.

ZAZPIGARRENA.- ERANTZUKIZUNAK

7.1. Bezeroak bermatzen du eta erantzule izango da, edonola ere, Iberdrolaren NBG eskaera-galdetegien bitartez emandako Datu Pertsonalen egiazkotasuna, zehaztasuna, jadanekotasuna eta benetakotasunaren aurrean.

ZORTZIGARRENA.- DATUEN BABESA

8.1. Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Lege Organikoak (LO 15/1999) ezartzen duenaren arabera, bezeroari jakinarazten zaio eta onetsi egiten du zerbitzu honen kontrataziotik eratorriako izaera pertsonaleko datuen tratamendua,  Pribatutasun Politika atalean ezarritako baldintzen arabera.

 

                                                                         © 2016 Iberdrola Clientes, S.A.U. Eskubide guztiak gordeta.