El Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa (KTBP) administrazioak ezarritako prezioak finkatzeko mekanismoa da, eta 2014ko apirilaren 1etik dago martxan. Metodologia honen bidez, elektrizitatearen prezioa egun eta ordu bakoitzerako kalkulatzen da, eguneko energiaren merkatuaren arabera. Tarifa hau prezio erregulatua denez, erreferentziako merkaturatzaileen bitartez bakarrik kontrata daiteke; Iberdrolaren kasuan, Iberdrola Comercialización de Último Recurso SAUren bitartez.

KTBP ordaintzen duten bezeroen fakturazioa telekudeatutako kontagailu adimenduna edukitzearen edo ez edukitzearen araberakoa da.

  • Dagoeneko kontagailu adimenduna baduzu: Ordu bakoitzean zenbat kontsumitzen duzun badakigunez, energiaren merkatuak ordu bakoitzari esleitu dion prezioa aplikatuko diogu zure orduko kontsumoari.
  • Oraindik kontagailu adimendunik ez baduzu: Kasu horretan, ordu bakoitzean zenbat kontsumitzen dugun ez dakigunez, Espainiako Sare Elektrikoak (REE) argitaratzen eta sarri eguneratzen duen bataz besteko kontsumitzaile baten kontsumoaren arabera egingo dizugu faktura.

KTBPren barruan, 3 tarifen artean aukera dezakezu. Haien arteko desberdintasun nagusia da ordu-tarte batzuetan oso prezio desberdinak dituztela.

  • Tarifa orokorra Prezioen ezaugarri nagusia da egunean zehar nahiko egonkor mantentzen direla eta gauetan zertxobait merkeagoak direla.
  • Gaueko tarifa Prezioak orduaren araberakoak dira, hau da: ez dira berdin puntako aldian (goizez) edo aldi murriztuan (gauez). Neguan: puntako aldia: 12:00etatik 22:00etara; aldi murriztua: 22:00etatik 12:00etara. Udan: puntako aldia: 13:00etatik 23:00etara; aldi murriztua: 23:00etatik 13:00etara.
  • Tarifa supermurriztua Puntako aldiaz eta aldi murriztuaz gain, are merkeagoa den beste aldi bat ere badu, 01:00etatik 07:00etara. Aldi horri supermurriztua esaten diogu. Tarifa hori ezin hobea da ibilgailu elektrikoa diru gutxiagoren truke kargatzeko.

Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa ordain dezakete 10 kW-eko potentzia edo txikiagoa kontratatu duten kontsumitzaile guztiek.

≤10kW

KTBP aldatu egiten da eguneko ordu bakoitzean, eta prezio horiek, aurreko eguneko 20:15etik aurrera Espainiako Sare Elektrikoak egunero, argitaratzen dituen prezioen araberakoak dira.

Gainera, Iberdrolako Nire Bezero Gunera sartzen bazara, ordu bakoitzeko kontsumoa, prezioak eta fakturatutako zenbatekoak biltzen dituzten grafikoak ikusi ahal izango dituzu.

Ordurik merkeenak energia-eskari gutxien dagoen orduak izan ohi dira.

  • Goizak
  • Gaueko orduak
  • Asteburuak

Egun eta ordu bakoitzeko prezioa aldatu egin daiteke eskaeraren eta baldintza klimatikoen arabera. Esate baterako, haize handia badago, energiaren prezioa jaitsi egin ohi da. Euririk edo haizerik ez badago, berriz, energiaren prezioa nabarmen igo daiteke.

Nola kontrata dezaket?