Sukaldean ematen baduzu eguneroko denborarik gehiena, Ostalaritza Planarekin tarifa merkeagoak izango dituzu gehien kontsumitzen duzun orduetan.

12:00etatik 16:00etara
20:00etatik 24:00etara

Hemen ere kontratatu dezakezu:

Zein abantaila ditu Ostalaritza Planak zure negoziorako?

Gutxienez zure kontsumoaren % 60 promozionatutako ordu-tarte horretan egiten baduzu, hauxe da Zure Neurrirako Plana.

Aurrezpen-aldia:

Urteko egun guztiak.

Malgutasuna, irauteko konpromisorik gabe:

Ostalaritza Plana ez bada ondo egokitzen zure negozioaren beharretara, nahi duzunean alda zaitezke beste plan batera.

Faktura Elektronikoa:

Plan hau kontratatzean, Faktura Elektronikoaren abantailez gozatu ahal izango duzu automatikoki: kontsultatu zure online faktura azkar; ekologikoa eta doakoa da.

Ba al duzu urrutiko kudeaketa duen kontagailu adimendunik?

Datuak urrutitik bidali eta jasotzeko gai den kontagailua duten bezeroek baino ezingo dute plan honetaz gozatu. Horrelako kontagailurik duzun jakiteko, deitu zure argindarraren konpainiara, edo gure bezeroa bazara, deitu 900 24 24 24 zenbakira.

Energia % 100 berdea

Goza ezazu energia % 100 berriztagarri ziurtatuaz. Horrela, CO2 gutxiago igorriko duzu, eta ingurumena zaindu.