Iritsi da negua, baina ez du zertan hotzak iritsi. Zure etxeko erosotasun guztiaz gozatu eta fakturetan aurreztu nahi baduzu, gure Neguko Plana gustatuko zaizu.

24 ordu bigarren etxebizitzan
NEGU OSOAN Abenduaren 1etik martxoaren 1era

Hemen ere kontratatu dezakezu:

Zer abantaila ditu Neguko Planak zuretzat?

Zure kontsumoaren % 60, gutxienez, eskaintza honi dagokion aldian kontzentratzen bada, Plan hau egokia da zuretzat

Malgutasuna, iraunkortasunik gabe

Neguko Plana ez bada zure bizi-erritmora egokitzen, beste plan bat har dezakezu edozein unetan, Udako Plana izan ezik.

Faktura Elektronikoa

Gure planetako edozein kontratatzean, automatikoki baliatu ahal izango dituzu Faktura Elektronikoaren abantailak: online kontsulta; azkarra, ekologikoa eta doakoa.

Baduzu autogestionatutako kontagailu adimendunik?

Urrunetik datuak bidaltzeko eta jasotzeko gai diren kontagailua duten bezeroek bakarrik baliatu ahal izango dute plan hau. Halakorik baduzun egiaztatzeko, deitu zure argindar-konpainiara, edo, gure bezeroa bazara, deitu 900 24 24 24 telefono-zenbakira.

Energia % 100 berdea

Goza ezazu energia % 100 berriztagarri ziurtatuaz. Horrela, CO2 gutxiago igorriko duzu, eta ingurumena zaindu.